XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laugarrena oso bestelakoa da: Ageri den pertsonaia bakarra bizkarra emanez dago eta goitik behera hartua.

Beso meheak pretil baten gainean pausaturik dauzka, buruaren paretsuan, eta urrunera begira dagoela dirudi.

Han behean, plaza zabal maskor formako batean inor ez dabil; harlauzek alfabeto asmagaitz bateko zeinu-lerro halakoak irudikatzen dituzte, lauso baina nabari.

Urruneko zeru irazekian, kolore gorri nabarrek aurpegi baten zantzua iradokitzen dute.

Horra, beraz, orain arte aztertu ahal izan ditudan irudien gaiak (gero handik jaistean gain-gainetik ikustatu ditudanen berri laburra beherago emango dut).

Teknikari dagokionez, berriz, garbi utzi beharra dago teknika hitzaren zentzurik fisikoenean ez dela ageri ustez egin ziren garaian ezagun ez zen prozedurarik batere, ez soporteetan eta ez pintatzeko gai nahiz tresnetan.

Lehen irudiak eta bigarrenak bakarrik dute testu lagungarririk (hirugarrenean katedralea bera testutzat harturik ere, eszenaren parte litzateke).